Araba Garapen Agentziaren Administrazio Kontseiluak industrialdeko kolektoreetara isurtzeko parametroen taula eguneratzea onetsi du; izan ere, industrialdetik ibilgu publikora isurtzeko baimena berritzeko izapideak egiten ari dira gaur egun, eta 2022an ebaztea espero da.

Berritze horrek gaur egungoak baino askoz ere murriztaileagoak izango ditu ibilgura isurtzeko parametroak.

Parametroen taula berria (1. taula), 2021eko urriaren 29tik aurrera indarrean egongo dena, esteka honetan dago eskuragarri, eta isurketa baimen berriei aplikatuko zaie

Dagoeneko lanean ari diren enpresek, halaber, beren isurketak egokitu beharko dituzte, idazten ari den isurketen arautegi berrian zehaztuko den epean

Bigarren esteka honetan eskuragarri dagoen 2. taulak orain arte indarrean egon diren mugak erakusten ditu, eta orain arte emandako isurketa baimenei buruzkoak dira.

Industrialdeko hondakin uren araztegiak bere bizitza baliagarriaren arrazoizko muga gainditu du, baita bere ahalmen operatiboa ere, eta industrialdean enpresen jarduera zabaltzeko aukera murriztu du; horregatik, etorkizunean zabaltzeko behar diren azterlanak hasi dira.