AGAk lizitatu du egun kudeatzen dituen 11 enpresa parkeetako bide publikoen, euri uren saneamendu sareen eta neguko bidezaintza lanen mantentze zerbitzua. Lizitazio prozesua amaitu ondoren, 632.147,08 eurotan (BEZik gabe) adjudikatu da.
Campezo Obras y Servicios izan da adjudikazioduna eta ibilbide luzea du horrelako zerbitzuetan. Programatutako ohiko lanak, unean uneko jarduerak eta neguko bide zaintzako lanak egiteaz gain, zerbitzuaren funtsezko alderdi bat da urteko 365 egunetan 24 orduko arreta ematea gerta daitekeen edozein larrialdiren aurrean.