Araban inbertitu
Araba industriaren eta logistikaren esparruetan kontuan hartzen den inbertsioak egiteko helmuga da. Eskualdeko garapenerako estrategiak jarduera berritzaileen ezarpena errazten duten baliabideen sustapenari ematen dio lehentasuna, garapen jasangarriaren eta osasungarriaren aldeko apustua egiten badute eta inguruaren kalitatearekin begirunetsu badira.
90 KALITATEZKO INDUSTRIA-PARKE
Arabak 90 enpresa-parke inguru ditu, hornikuntzen posizionamendu lehiakorra iraunaraztera baliabide ugari zuzentzen dituzten eskualdeko erakundeek sustatuta eta mantenduta. AAD-z gain, Araban lurzoru industriala eskaintzen duten beste erakunde batzuk honako hauek dira:
Sprilur, Parke Teknologikoa, Gilsa, Arabako Industrialdea, Arasur, CTVi
ONURA FISKALAK
Arabak onura fiskal lehiakorrak eskaintzen ditu, hala nola sozietateen gaineko zergaren tasa murriztua eta I+G, berrikuntza eta jasangarritasunerako kenketak.
Hori posible da Arabak Espainiaren barruan duen zerga-araubide propioari esker.
INBERTITZEKO LAGUNTZAK
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoan ikerketa, berrikuntza, garapen industriala, digitalizazioa, nazioartekotzea, trantsizio energetikoa eta kudeaketa aurreratua bultzatzeko laguntza aukera zabala jartzen dute enpresen eskura.
200 GUNE INDUSTRIAL BAINO GEHIAGO
Arabak alokatzeko edo erosteko 200 gune industrial baino gehiago ditu bost industrialderik garrantzitsuenetan. Horien artean bulegoak, lursailak eta pabiloiak daude. Webgunearen guneen bilatzailean ikus ditzakezu eskuragai dauden gune guztiak.
AZPIEGITURAK LOGISTIKOAK ETA KONEKTAGARRITASUNA
Araba Europaz Gaindiko Lehentasunezko Garraio Sarearen leku estrategikoan dago, Atlantikoko Korridorearen eta Kantauri-Mediterraneo Ardatzaren artean. Bilboko eta Pasaiako portuetarako sarbidea du, eta funtsezko zeregina du Atlantikoko Korridorearen ibilbidean, Europa eta Afrikako iparraldea lotzen baititu.
EKINTZAILETZARAKO GIROA
Euskadik 1.000 enpresa berri aktibo baino gehiago ditu; horietako % 80ak bizirauten du.
Araba da estatuko ekintzailetzaren aitzindaria, 2020ko indizearen arabera. Gainera, “Emprender en Álava” eta “Ekintzaile” programak eskaintzen ditu, 250.000 € arteko finantzaketarekin eta laguntza espezializatuarekin.
TREBAKUNTZA ETA TALENTUAREN KUDEAKETA
Tokiko industriaren berrikuntzako, ekintzailetzako eta nazioartekotzeko beharretara moldatutako baliabide tekniko eta hezigarriak: unibertsitatearen mailako eta maila teknikoko gradu dualak, doktoreei eta ikertzaileei bideratutako prestakuntza, proiektu garrantzitsuak garatzeko trebakuntza-programa pertsonalizatuak.
GEHIAGO IRAKURRI
Arabak prestakuntzako eskaintza berritzailea dauka, eta ikus daiteke titulu eta jokabide berrietan –horien artean ditugu, adibidez, automobilgintzarako eta industria digitalerako graduak– eta ikasteko sistema dualean. La colaboración entre la formación profesional y la universidad en un diseño formativo conjunto asegura una continuidad efectiva entre los estudios profesionales y los universitarios.
La Formación Profesional tiene más de 70 años de presencia en Álava. EGIBIDE sare pribatuak zein IKASLAN sare publikoak Euskadiko lanbide-heziketako eredua garatzen dute. Aipatutako eredua nazioarteko erreferentziatzat hartzen da berrikuntzarako ahalmenagatik, produkzio-sarearekiko loturagatik, prestakuntza-zentroetan egiten den ekintzailetzaren eta enpresen sorkuntzaren sustapenagatik, eta metodologia berriak abian jartzeagatik, besteak beste, Etekin Handiko Zikloak, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa, alegia.
UPV/EHU, UNED, Deusto-Egibide eta Euneiz (European University Gasteiz, abian jartzen) unibertsitateek 60 unibertsitate-gradutako eskaintza garatzen dute: 4.0 ingeniaritzak eta industria, farmazia, giza zientziak, osasuna, kirola, eduki digitalak, eta sormenezko industriak.
Vitoria-Gasteizek lehen mailako bi ikerkuntza zentro unibertsitario ditu: Lascaray Ikergunea (biozientziak eta bizi-kalitatea) eta sortu berri den Micaela Portilla Ikergunea, gizarte-zientzietan eta giza zientzietan espezializatuta dagoena.