Enpresa-eremuak eta konektagarritasuna
3.037 km2 eta 334.000 biztanlerekin, Arabak jarduera ekonomiko nabarmena erakusten du. Izan ere, per capita BPGa Europar Batasuneko batezbestekoaren % 133,8an dago. Ekonomia industria-sektorera zuzenduta dago; horrek BPGari % 33,1ekin laguntzen dio, eta biztanleria aktiboaren % 26,5eri ematen dio lana.
Araban alokatzeko edo erosteko pabiloi, lursail edo bulego bat aurkitu nahi baduzu, Araba Garapen Agentziak (AAD) doako laguntza espezializatua eskaintzen die inbertitzaileei, eskuragai dauden 200 gune industrial baino gehiagoren artean kokapenik egokiena aurkitzeko.
KALITATEZKO 90 ENPRESA-PARKE
Arabak laurogeita hamar enpresa-parke inguru ditu, hainbat industriatara bideratuta eta askotariko gaitasun logistikoak dituztenak. Leku horiek bost gune nagusitan banatzen dira eta horietako bakoitzak, berriz, azpiegitura logistiko garrantzitsuen babesa du, hala nola Gasteizko Nazioarteko Aireportua, Arasur plataforma multimodala, Bilboko eta Pasaiako portuak, Euskal “Y”-a, Gasteizko terminal intermodala eta Garraio eta Logistikako Zentro Intermodala.
5 INDUSTRIALDE NAGUSI
Bost industrialde horietan, alokatzeko edo erosteko 200 pabilioi, bulego eta lursail industrial baino gehiago daude eskuragai Gasteizen, Aiarako haranean, Arabako Errioxan eta beste leku batzuetan, Arabako Lurralde Historiko osoan eta inguruetan. Mapan edo edozein txarteletan klik egitean, erraz sartu ahal izango zara horietara guztietara eta guneen bilatzailea erabili ahal izango duzu.




