AZPIEGITURA LOGISTIKOAK

Garraio eta Logistikako Zentro Intermodala (CTVi) Atlantikoko Merkantzien Tren Korridorearekin (TENT-T sarea) eta Terminal Intermodalarekin lotutako zerbitzuen plataforma integrala da. Zentro honetan sektore logistikoaren enpresarik garrantzitsuenak daude. Askotariko eragiketak gauzatzeko aukera errazten zaie, aduanetako kudeaketak barne.

Gasteizko Terminal Intermodala Jundizen dago. Handiagotzeak kamioiak garraiatzeko tren-autobide bat laster eraikitzea aurreikusten du, eta 750 metroko merkantzia-trenek eragiketak burutzeko aukera emango du, zabalera estandarrean (1.435 mm).

Gasteizko Nazioarteko Aireportuak, oso aktibo merkantzien garraioari dagokionez, karga eramateko hegazkin handiek eragiketak burutzeko instalazioak eta espezializatutako azpiegiturak ditu, besteak beste galkorretarako eta bizirik dauden animalietarako terminala.
Esperientzia handia dago bertan merkantziak manipulatzeko proiektu konplexuen kudeaketari dagokionez, eta aireko kargaren prozesu guztiei erantzuten dien nahierarako zerbitzua eskaintzen du. Horretan zerbitzu integratuak eskaintzen dituzten konpainiak aritzen dira, UPS, FeDex eta DHL, besteak beste. Azken horrek, izan ere, Espainiarako, Portugalerako, Frantziaren hegoalderako eta Marokorako konexio-nodoa Gasteiztik operatu egiten du.
Gasteizko aireportutik abiatuta, bidalketa bat 24 edo 48 ordutan iritsiko da munduko edozein herrialdetara.

Arasur Plataforma Multimodala Iberiar penintsularen Iparralde-Hegoalde eta Ekialde-Mendebalde ardatzen bideen eta trenbideen elkarguneetan kokatzen da.
Azken belaunaldiko nabeak eta instalazioak ditu, Bilboko Portuko tren-terminal bat barne.