Pribatutasun-politika

DATUEN PROZESAMENDUAREN ARDURADUNA

Arduradunaren identifikazioa: Araba Garapen Agentzia, S.A. (hemendik aurrera “AGA”), A-01103118 IFZ duena eta jarduera Joaquín José Landazuri kalea, 13-15 Etxabea, 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean garatzen duena. Harremanetarako helbide elektronikoa: agencia@aad.eus

Pribatutasun-politika honek interesdunak AGA-ri ematen dizkion datu pertsonal guztiei eragiten die, baita AGA-k webguneen bitartez eta beste edozein komunikabideren bitartez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuei dagokienez jakiteko gogoa duten pertsona fisiko guztiei ere. AGA-ren pribatutasun-politikaren helburua datu pertsonalen prozesamenduari buruzko informazioari gardentasuna ematea da, indarrean dagoen datuen babesari buruzko araudiari jarraituz.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta Euskadiko hiru parke teknologikoek osatutako taldea da; industriaren dibertsifikazioa sustatzea, eta Euskadin teknologia eta berrikuntza trukatzea eta zabaltzea ditu helburu.

Interesdunak Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin jarri ahal izango da harremanetan arduradunaren identifikazioa atalean zehaztutako informazioari esker.

PROZESAMENDUKO JARDUEREN ERREGISTROA

AGA-k Prozesamenduko Jardueren Erregistro bat dauka, non sozietatean gauzatzen diren honako prozesamendu hauek zehazten diren:

  1. DBEO prozesamendua: HAUTAGAITZAK

Prozesamenduaren helburua: hautaketa-prozesuetara, autohautagaitzetara eta lan-poltsetara aurkezten direnen curriculumen kudeaketa.

Hautagaitzen kategoria: sozietatean lan egiteko asmoa daukaten pertsonak.

Datu pertsonalen kategoria:

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, helbidea, telefono-zenbakiak, helbide elektronikoa.
  • Datu profesionalak: lan-bizitza, curriculum vitae.

Datu pertsonalak jakinarazten zaizkien jasotzaileen kategoria: zure kasuan, giza baliabideen enpresa aholkulariak.

Zure kasuan, datuen hainbat kategoria kentzeko aurreikusi diren epeak: zerga-legeriak aurreikusten dituenak, erantzukizunen preskripzioari dagokionez.

  1. DBEO prozesamendua: BEZEROAK

Prozesamenduaren helburua: bezeroekiko harremanaren kudeaketa.

Bezeroen kategoria: harreman komertziala duten pertsonak, bezero gisa.

Datu pertsonalen kategoria:

  • Fakturazioa.
  • Harreman komertziala iraunarazteko beharrezkoak direnak.
  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, telefono-zenbakiak, helbide elektronikoa.
  • Banku-datuak: ordainketak edota banku-transferentziak helbideratzeko.

Datu pertsonalak jakinarazten zaizkien jasotzaileen kategoria: Zerga-administrazioa.

Zure kasuan, datuen hainbat kategoria kentzeko aurreikusi diren epeak: zerga-legeriak aurreikusten dituenak, erantzukizunen preskripzioari dagokionez.

  1. DBEO prozesamendua: LANGILEAK

Prozesamenduaren helburua: langileekiko lan-harremanaren kudeaketa.

Langileen kategoria: sozietatean lan egiten duten pertsonak.

Datu pertsonalen kategoria:

  • Lansarien kudeaketa.
  • Altak eta bajak jakinarazi Gizarte Segurantzan.
  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, helbidea, telefono-zenbakiak, helbide elektronikoa.
  • Ezaugarri pertsonalak: egoera zibila, jaiotza-data eta -lekua, adina, sexua, nazionalitatea, seme-alaba kopurua eta minusbaliotasunaren ehunekoa.
  • Datu profesionalak: lan-bizitza, curriculum vitae.
  • Banku-datuak: lansariak edota banku-transferentziak helbideratzeko.

Datu pertsonalak jakinarazten zaizkien jasotzaileen kategoria: Gizarte Segurantza eta zerga-administrazioa.

Zure kasuan, datuen hainbat kategoria kentzeko aurreikusi diren epeak: zerga-legeriak eta lan arloko legeriak aurreikusten dituztenak, erantzukizunen preskripzioari dagokionez.

  1. DBEO prozesamendua: HORNITZAILEAK

Prozesamenduaren helburua: hornitzaileekiko harremanaren kudeaketa.

Hornitzaileen kategoria: harreman komertziala duten pertsonak, produktuen eta zerbitzuen hornitzaile gisa.

Datu pertsonalen kategoria:

  • Harreman komertziala iraunarazteko beharrezkoak direnak.
  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, IFZ, helbidea, telefono-zenbakiak, helbide elektronikoa.
  • Banku-datuak: ordainketak egiteko.

Datu pertsonalak jakinarazten zaizkien jasotzaileen kategoria: Zerga-administrazioa.

Zure kasuan, datuen hainbat kategoria kentzeko aurreikusi diren epeak: zerga-legeriak aurreikusten dituenak, erantzukizunen preskripzioari dagokionez.

  1. DBEO prozesamendua: BIDEOZAINTZA

Prozesamenduaren helburua: instalazioen segurtasunaren kudeaketa.

Zaintzaren kategoria: kamera bidezko irudien grabaketa eta bistaratzea sozietatearen bulegoen eta azpiegituren segurtasunerako.

Datu pertsonalen kategoria:

  • Bideoak eta irudiak.

Datu pertsonalak jakinarazten zaizkien jasotzaileen kategoria: polizia autonomikoa edo tokiko polizia, eta datuak eskatzeko legezkotzat jo diren pertsona errentariak edo jabeak.

Zure kasuan, datuen hainbat kategoria kentzeko aurreikusi diren epeak: irudien grabaketak gehienez 30 eguneko epez gorde daitezke baldintza bereziak izan ezik, besteak beste, ikerketa polizial edo judizial bat.

SEGURTASUN-NEURRIAK

AGA-k datu pertsonalen sekretua mantentzeko eta horiek gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko prozesamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, araudi aplikagarrian zehazten denari jarraituz.

AGA-k datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko prozesamendua edota sarbidea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri tekniko eta antolaketarako segurtasun-neurri guztiak ezarri ditu, teknologiaren egoera, bildu diren datuen izaera eta dagozkion arriskuak kontuan izanda, berdin da gizon-emakumeen eskutik zein inguru fisiko edo naturaletik datozen, araudi aplikagarrian zehazten denari jarraituz.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ALDAKETA

AGA-k bere pribatutasun-politika aldatu ahal izango du une bakoitzean indarrean dagoen legeria aplikagarriaren arabera. Nolanahi ere, pribatutasun-politikaren edozein aldaketa dagokion kaltetuari jakinaraziko zaio behar bezala, bere datu pertsonalen prozesamenduak izaten dituen aldaketak ezagut ditzan eta, araudi aplikagarriak hala eskatzen badu, kaltetuak bere baimena emateko aukera izan dezan.

AGA-ren Pribatutasun-politikaren azken eguneraketa, 2021eko maiatzaren 19a