Lege-oharra

Lege-ohar honen helburua http://aad.eus/ webgunearen funtzionamendu-baldintzak arautzea da. http://aad.eus/ Araba Garapen Agentzia, S.A.U. sozietateak (hemendik aurrera AGA, Arabako Merkataritza Erregistroan erregistratuta, Sozietateen 398. liburukia. Liburu Orokorra, 110. folioa, VI-57. orrialdea. IFK: A-01103118) sortu du. Lege-oharrak izaera berriemailea dauka, eta erabiltzaileek dohainik eta pertsonalki erabil dezakete.

Jarraian zehaztuko denez, webgunearen edukietarako sarbidea eta horien erabilera erabiltzailearen ardurapean daude, eta lege-ohar honetan eta aipatutako dokumentazioan jasotzen diren baldintzak ezagutzea eta onartzea dakarte.

aad.eus domeinuaren titularra Araba Garapen Agentzia, S.A.U. sozietatea da.

Joaquín José Landazuri kalea, 13-15 Etxabea, 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba)

Telf.-zk.: 945-15 80 70 Faxa: 945- 15 80 71

agencia@aad.eus

ERABILERA

Atariaren erabileraren erantzukizuna erabiltzailearen menpean dago.

Erabiltzaileak edukiak eta zerbitzuak jarraian zehaztutakoarekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta ez ditu honako honetarako erabiliko: legez kontrako, legez kanpoko edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jardueretan erori; eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografiko-ilegala, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideen aurkako doana zabaldu; AGA-ren, bere hornitzaileen edo bitartekoen sistema fisiko eta informatikoetan kalteak eragin; aldez aurretik aipatu diren kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko sarean sartu edo zabaldu; edota beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen eta, hala badagokio, horiek erabiltzen saiatu eta mezuak aldatu edo manipulatu.

EDUKIAK

http://aad.eus/ webguneko edukiak erabiltzailearen esku jartzen ditu AGA-k; horiek berezko iturrietatik zein bitartekoen iturrietatik datoz.

AGA edukiak ahalik eta kalitaterik hoberena izateaz eta nahiko eguneratuta egoteaz arduratzen da, baina ez du horien erabilgarritasuna, zehaztasuna, sakontasuna, egokitasuna edota gaurkotasuna bermatzen.

JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO ESKUBIDEA

AGA-k erabilerarako lizentzia dauka webgunean agertzen diren testuak eta osagai grafikoak kopiatzeko eta publikoki zabaltzeko. Erabiltzaileak aitortzen du aipatutako edukiak AGA-ri eta egileei edo horien oinordekoei dagozkien jabetza intelektualari buruzko eskubideek babesten dituztela, indarrean dagoen jabetza intelektualaren esparruko legeriaren arabera.

Ez da http://aad.eus/webgunearen gaineko jabetza intelektualeko eskubiderik lagako, eta erabiltzaileari debekatzen zaio horietako edozein errepikatzea, aldatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea, berriz bidaltzea edo erabiltzea, edozein bide edo prozeduraren bitartez, legeak baimentzen badu edo eskubideen titularrak onartzen badu eta kasu bakoitzean horrela zehazten bada izan ezik.

Edukiak webgunearen bidez publikoki jakinarazteak ez du ekarriko jabetza intelektualeko eskubideen lagapena, ukapena edo eskualdaketa, ez osorik ez zati batez.

AGA-k bitartekoen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen ditu, eta erabiltzaileen ardura izango da eskubide horiek edo beste erabilera-murrizketa batzuk zehaztea eta asetzea, babestutako osagaiak kopiatu, eskualdatu edo erabili baino lehen.

ESTEKAK

AGA-ren webguneak AGA-k erabiltzen edo kontrolatzen ez dituen beste webgune batzuetarako hiperestekak izan ditzake. Horregatik, AGA-k ez du bermatzen, eta ez du bere gain hartzen, webgune horietako edukien edo haien pribatutasun-praktiken bidezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna. Mesedez, AGA-koak ez diren webgune horiei informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan datuen babesari dagokionez bete beharrekoa ez dela gurea.

ERANTZUKIZUNA

AGA-k ez du bere gain hartzen http://aad.eus/webgunearen edo horren bidez eskura daitezkeen beste eduki batzuen zehaztasunik ezak, sakontasunik ezak edo gaurkotasun ezak, baita akatsek edo hutsegiteek ere, eragin ditzaketen izaera guztietako kalte-galeren erantzukizuna, eta ez du bere gain hartzen edukiak eta informazioak egiaztatzeko edo zaintzeko inolako betebehar edo konpromisorik. Halaber, ez du erantzukizunik hartzen erabiltzaileek eskuragai dagoen edo gara daitekeen parte hartzeko edozein tresnaren bitartez jakinarazten dituzten iritziei dagokienez.

Halaber, AGA-k ez du http://aad.eus/ webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna, jarraipena ezta hutsezintasuna bermatzen eta, ondorioz, ez du erantzukizunik izango, indarrean dagoen legediak onartzen duen gehienezko neurrian, webgunearen erabilgarritasunik ezak edo funtzionamenduarekin ez jarraitzeak eragin ditzakeen era guztietako kalte-galerengatik, ezta sarbidean nagusitako akatsengatik ere.