AIARAKO IBARRA ETA BILBOKO INGURUA

Aiarako Ibarra, balio handiko baliabide historiko eta turistikoak eta ingurumeneko baliabideakizateaz gain, oso lurralde industrializatua da eta Bilboko inguruan dagoen zabalkuntza ekonomikoko gunetik gertu dago. Arabako garapen ekonomikorako funtsezkoak diren zenbait enpresa hartzen ditu, beiraren eta goi-mailako prestazioko hodien sektoreetakoak bereziki.

Horregatik guztiagatik, enpresen ezarpena errazteko baliabide asko ditu, bai azpiegiturei bai langile gaituei dagokienez. AGA-k hainbat industrialde bultzatu ditu lurraldean. Arabako Industrialdea sozietatearen bidez, pabiloien, bulegoen eta lokalen promozioan parte hartzen du.

Aiarako Ibarra erakarpen turistikoko gune garrantzitsua da, ingurune natural deigarriak Erdi Aroko herriguneekin konbinatuz.Txakolina egiten duten upategiekin lotutako enoturismoaren erakarpen handia ere dauka.