VITORIA-GASTEIZKO INGURUA

Vitoria-Gasteizko inguruak enpresa-jarduerara zuzendutako 16.000.000 m2lurzoru baino gehiago ditu. Euskadiko enpresarik handienetako batzuen egoitza den lurralde honen eskaintza industriala komunikazioetarako eta logistikarako erraztasunean oinarritzen da, baita trebakuntzako eta teknologiako baliabideetan ere.

Arabako hiriburua (250.000 bizt.) erreferentziazkoa da garapen orekatuagatik eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoagatik. Nazioarteko egiaztagiririknagusienak jaso ditu, hain zuzen ere. Konpromiso hori, Gasteizko hiritar eta enpresa gehienek ere daukatena, gune urbano honen kalitate-estandarren oinarria da. Izan ere, guneak ingurune osasungarria eta, aldi berean, enpresa-jarduera dinamikoa lortzeko egiten ditu eginahalak.

vitoria-eu

vitoria-eu
Jundiz Los Llanos Subillabide Ali-Gobeo CTVi Jundizeko tren-terminala Iparraldeko Barruti Industriala Vitoria-Gasteizko aireportua Arabako Parke Teknologikoa Goiain Lladie Europako zabalerako trenbideak Europako zabalerako trenbideak Iberiar zabalerako trenbideak

Europako zabalerako trenbideak

Europako zabalerako trenbideak

Iberiar zabalerako trenbideak

Jundiz Euskadiko industria-parkerik handiena da –7.000.000 m2–, eta egitura logistiko garrantzitsuak ditu Garraio eta Logistikako Zentro Intermodalean (CTVi) eta Terminal Intermodalean. Gertu dagoen Gasteizko aireportua penintsularen iparraldeko kargetarako aireportu nagusia da.

Vitoria-Gasteizko inguruan ikastetxerik aktiboenetako batzuk daude, industria-sektorearekin elkarlanean aritzeagatik ospetsu, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuen sarea eta Euskal Herriko Unibertsitatea nabarmen.

Halaber, Arabako Parke Teknologikoak zenbait baliabide zientifiko eta teknologiko adierazgarri hartzen ditu, besteak beste, CIC energiGUNE (energiaren bilketa), BioAraba eta Araba PharmaLab(osasun-zientziak), Basque Cybersecurity Centre (zibersegurtasuna),  Basquevolt, Robotekin edo Araba Mobility Lab.