A-1 AUTOBIAREN IPARRALDEKO ARDATZA

Agurain, Asparrena eta Donemiliagako enpresa-parkeek 2.200.000m2-ko azalera daukate batera, eta A-1 autobidearen korridorearen gainean egoteagatik nabarmentzen dira. Lurralde hori Iberiar penintsularen eta Europaren arteko komunikaziorako ohiko ardatzean dago, eta enpresa industrial eta logistiko garrantzitsuen biltegiratze, crossdocking eta zerbitzu baseak hartzen ditu.

Lurraldea balio handiko inguru naturalean dago kokatuta, Aizkorri-Aratz eta Urbasa-Andia parke naturalez inguratuta, San Adriango tunela zeharkatzen duen galtzada historikoaren ondoan. Hondar arkeologiko, historiko eta kultural ugari dituen tokia da, baita mendi-ibiltaritzarako, zikloturismorako eta mendirako ibilbide asko eskaintzen dituena ere.

 

eje_norte-es

eje_norte-es
Vías de ancho ibérico Elburgo Alegría-Dulantzi Galzar Agurain Asparrena-San Millán Okiturri

Vías de ancho ibérico