ARABAKO MENDIALDEA ETA ARABAKO ERRIOXA

ARABAKO ERRIOXA

Arabako Errioxa oso lurralde berezia da bere ondare kulturalagatik eta bere paisaiagatik. Gainera, erakarpen turistikoko gunea bilakatzen ari da nazioartean. Inguruko parkeek hainbat enpresa hartzen dituzte, ardogintzaren sektorearekin lotuta daudenak gehienetan, eta jarduera dinamikoa daukate. Nabarmentzekoak dira Casablanca Industrialdea, Biasterin, eta Oioneko industria-gunea.

MENDIALDEA

Iparraldean, Kantabriako Mendilerroa zeharkatzean, Arabako Mendialdea dago. Bere ekosistema demografikoa eta enpresariala guztiz desberdina da. Oso lurralde erakargarria da baliabide naturalen ikuspegitik; Izkiko Parke Naturala eta Izki Golf zelaia nabarmenak dira esparru horretan, hain zuzen ere. Konpainia batzuek, sektore biomedikoan edo egur sektorean besteak beste, inguruaren interesa aintzat hartu dute. Izan ere, horrek landa-garapenera zuzendutako pizgarri handiei etekina ateratzen die. Kanpezuko, Arraia-Maeztuko eta Haranako inguruan enpresa-azpiegiturak daude eskuragai enpresa-jarduera burutzeko.