Arabako Azpiegiturak Logistikoak
(CTVi)
GARRAIO ETA LOGISTIKAKO ZENTRO INTERMODALA
Atlantikoko Merkantzien Tren Korridorearekin (TENT-T sarea) eta Terminal Intermodalarekin lotutako zerbitzuen plataforma integrala da. Zentro honetan sektore logistikoaren enpresarik garrantzitsuenak daude. Askotariko eragiketak gauzatzeko aukera errazten zaie, aduanetako kudeaketak barne.
GASTEIZKO TERMINAL INTERMODALA
GEHIAGO IRAKURRI
Azpiegitura hori Espainiako lehenengo terminal logistikoa izango da, eta zabalera estandarrean konektatuko da Atlantikoko Korridorearekin. Horri esker, salgaien tratamendua eta trukea sustatu eta indartu ahal izango da Europarekin, 750 metroko zabalera estandarreko eta zabalera iberikoko trenek jardun ahal izango baitute. Bigarren fasean, egungo terminalarekin batera, Gasteiz eta Frantzia iparraldearen arteko tren autobidearen instalazioak eraikiko dira.
ABIADURA HANDIKO EUSKAL TRENBIDE SAREA
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoan ikerketa, berrikuntza, garapen industriala, digitalizazioa, nazioartekotzea, trantsizio energetikoa eta kudeaketa aurreratua bultzatzeko laguntza aukera zabala jartzen dute enpresen eskura.
GASTEIZKO NAZIOARTEKO AIREPORTUA
Oso aktibo merkantzien garraioari dagokionez, karga eramateko hegazkin handiek eragiketak burutzeko instalazioak eta espezializatutako azpiegiturak ditu, besteak beste galkorretarako eta bizirik dauden animalietarako terminala.
GEHIAGO IRAKURRI
Esperientzia handia dago bertan merkantziak manipulatzeko proiektu konplexuen kudeaketari dagokionez, eta aireko kargaren prozesu guztiei erantzuten dien nahierarako zerbitzua eskaintzen du. Horretan zerbitzu integratuak eskaintzen dituzten konpainiak aritzen dira, UPS, FeDex eta DHL, besteak beste. Azken horrek, izan ere, Espainiarako, Portugalerako, Frantziaren hegoalderako eta Marokorako konexio-nodoa Gasteiztik operatu egiten du. Gasteizko aireportutik abiatuta, bidalketa bat 24 edo 48 ordutan iritsiko da munduko edozein herrialdetara.
ARASUR PLATAFORMA MULTIMODALA
Iberiar penintsularen iparralde-hegoalde eta ekialde-mendebalde ardatzen bideen eta trenbideen elkarguneetan kokatzen da. Bere azpiegituren artean Bilboko portuko tren-terminala dago.
BILBOKO PORTUA
Bilboko Portua Europako arku atlantikoaren hegoaldeko porturik garrantzitsuena da. Edukiontzietarako azken belaunaldiko instalazioak ditu, 20 metro baino gehiagoko sakonera naturala, eta tarte motzeko zerbitzuen sare zabala Europako portu nagusiekin. Konexio erregularra du munduko 800 porturekin.
PASAIAKO PORTUA
Frantziako mugatik 15 kilometrora dago. Burdingintzaren eta automobilgintzaren kate logistikoen funtsezko kate-maila da.