SPRI erakundeak sustatutako RENOVE Industrialdeak 2018 programari esker, Subillabide industrialdearen Kontserbazioko Erakundeak araudira moldatu ditu gaineko pasabideak (abiadura murrizteko balio dutenak), eta horien kopurua murriztu du. Hobekuntza hori industrialdeko enpresa jabeek eta erabiltzaileek eskatu dute behin eta berriz.

Kontserbazioko Erakundeak beste jarduketa batzuk gauzatu ditu duela gutxi, besteak beste, ureztaketa-sarea hornitzen duen ponpaketa-sistema konpondu, eta aipatutako sarea prestatu.