Ekimen horren bidez, AGAk enpresen lehiakortasuna garatzen lagundu nahi du, finantzaketa alternatiboko iturriak indartuz.

Artizarra, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako profesionalen eta enpresaburuen talde batek sortutako fundazioa da, eta enpresa txiki eta ertainei hazkunde- eta sustraitze-planak diseinatzen eta gauzatzen laguntzea du helburu.

Partaidetza funts hauetan oinarritzen da: EASO VENTURES II, enpresa berritzaileetan inbertitzera bideratua; eta STELLUM FOOD&TECH I, elikaduraren eta edarien sektoreko enpresei bideratua.

Bi funts horietan inbertitzaile pribatuen partaidetza da gehienbat, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako eta beste bi foru aldundietako arrisku kapitaleko erakundeek ere duten partaidetza.

Argibide gehiago, hemen