Aguraingo hondakin-urak arazteko estazio berria lanean hasiko da 2021. urtearen amaieran, eta Aguraingo eta Galzarreko industrialdeen hondakin-urak jasoko ditu. Gaur egun Aguraingo industrialdean dagoen hondakin-urak arazteko estazioan arazten dira. Hodi biltzaile sare berria eraiki behar izan da bi arazte estazio horiek lotzeko.