Datozen asteetan Asparrena – Donemiliagako industrialdearen sarrera berrantolatzeko eta hobetzeko lanak hasiko dira. Udalak lanak esleitu ditu dagoeneko, eta 5 hilabetetako epean bukatuko dira. Horrela, gaur egungo bidegurutzean sortzen diren bide-segurtasuneko arazoak konpondu nahi dira, batez ere industrialdera sartu eta bertatik ateratzen diren ibilgailu astunek egiten dituzten maniobra behartuak direla eta.