Biribilgunea handituko da azelerazio/dezelerazio bideak sortzeko.


Arabako Foru Aldundiak, AGA-ren bidez, eta Asparrengo Udalak, SPRI erakundeak finantzatuta, A-3020 errepidean dagoen Asparrena-Donemiliagako industrialdearen sarrera handitzeko eta horren segurtasuna hobetzeko lanak batera finantzatuko dituzte. Biribilgunea handituko da eta azeleraziorako eta dezeleraziorako bideak eraikiko dira. Aurreikusi den inbertsioa 408.558 eurokoa da: 306.159 euro foru aldundiak ordainduko ditu Araba Garapen Agentziaren bidez, eta 102.399 euro Asparrengo Udalak ordainduko ditu; izan ere, SPRI erakundeak emandako RENOVE Planaren dirulaguntza jaso du.

Informazio gehiago