AGA bi sare horiekin lotutako zenbait azterketa eta mantentze-lan egiten ari da, euria ari duenean agertzen diren putzu handiak saihesteko eta saneamenduko eta arazketako sistemaren behar bezalako mantentzea egin ahal izateko. Euri-sareak ubidera isurtzeko guneei sastrakak kendu zaizkie eta garbitu egin dira, eta sarearen hondatutako zatiak aldatzeko beharra aztertzen ari da.