Transonuba S.L. (GTO) taldeak eta Araba Garapen Agentziak (AGA) Aguraingo industrialdean 7.000 m<sup>2</sup>-ko partzela baten salmentarekin lotutako izapide urbanistiko guztiak amaitu dituzte. Ondorioz, Huelvako taldeak Lautadan duen base logistikoa asko indartuko du. 2017ko martxoan hasi zen kudeaketa honek plangintza urbanistikoaren aldaketa eragin du, hasieran hornidurako erabilera zuen partzela industrial bilakatzeko. Gainera, Santiago bidearen ibilbidea aldatu behar izan da.