Vitoria-Gasteizko Udalak hiriko industrialdeetarainoko mugikortasunari buruzko lehenengo inkestaren emaitzak aurkeztu ditu. 2020ko abendua eta 2021eko otsaila bitartean egin da. Ia 4.000 pertsonak erantzun dute hori; horrek esan nahi du langileen % 10ak parte hartu duela. Inkesta erantzun dutenen % 91 udalerrian bizi da; % 65a gizonak dira eta % 35a, emakumeak.

Datuek hobetzeko aukera handia dagoela erakusten dute. Izan ere, industrialdeetara egiten diren 10 joan-etorritik 7 automobil pribatuan egiten dira. Bizikleta, joan-etorrien % 16arekin, gehien erabiltzen den bigarren garraiobidea da; beste alde batetik, pertsonen % 13a bakarrik aritzen da telelanean.

Informazio gehiago