Araba Garapen Agentziaren Administrazio Kontseiluak industrialdeko kolektoreetara isurtzeko parametroen taula eguneratzea onetsi du.

Parametroen taula berria, zeina 2025eko martxoaren 31tik aurrera indarrean egongo baita, esteka honetan dago eskuragarri, eta isurketa baimen berriei aplikatuko zaie.

Indarrean dauden isurketa baimenetarako (*), 3 urteko trantsizio aldia ezartzen da, eta, aldi horretan, onetsitako parametro berriak bete beharko dira.

Indarrean ez dauden isurketa baimenen kasuan, beste isurketa baimen bat eskatu beharko da.

(*) Isurketa baimenean ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztenak dira indarrean dauden isurketa baimenak.