SPRI erakundeak bultzatutako Renove Industrialdeak programari esker, Lantaroneko Industrialdearen 1. sektoreko Kontserbazioko Erakundeak bideen errodadura-geruza konpondu du eta seinale horizontal eta bertikal guztiak hobetu ditu. Halaber, industrialdearen hondakin-urak arazteko estazioan hobekuntzak egin ditu: tratatutako uretarako zirkulazio berria sortu eta fosforoa erauzteko sistema bat instalatu du.