Donemiliagako Udalak VASPetik LEDera aldatu ditu Okiturri enpresa parkeko luminariak. Horrela, energia elektrikoaren kontsumoa murriztu nahi da, eskatutako argiztapen mailak betez. Energia kontsumoan % 70 inguru aurreztuko dela kalkulatzen da. 17.000 euroko inbertsioa egin da.