Proiektuaren helburua kutsatutako guneetan fitokudeaketako estrategia berritzaileak erabiltzen hastea da. Fitokudeaketa fitoteknologia bat da. Fitokonponketatik sortu zen, eta landareen (zuhaitzak, zuhaixkak, belarkiak) erabileran oinarritzen da, narriatutako tokietan kutsatzaileak egoteari lotutako arriskua kontrolatzeko, eta aldi berean: (i) jasotako biomasatik zenbait produktu sortzen dira (besteak bestek, egurra, erretxina, olio esentzialak, bioenergia, ekokatalizatzaileak); eta (ii) zerbitzu ekosistemikoen hornidura sendotzen da (besteak beste, karbonoaren bahiketa, higaduraren kontrola, habitaten sorkuntza).

AGA-k kide gisa hartzen du parte proiektu honetan. Beste onuradun batzuk daude gainera, adibidez, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (CEA), NEIKER, EHU eta CSIC.

Informazio gehiago