SUBILLABIDE ENPRESA-PARKEA
Madrid – Paris ibilbidean estrategikoki kokatuta, enpresa-parke hau Iruña Okako eta Vitoria-Gasteizko udalerrien artean dago. 2006an urbanizatu egin zen. Komunikazio bikainak eta zerbitzu-hornidura guztiak ditu.
AGA-k 26 pabiloiko promozioa garatu du guztiz urbanizatuta eta hesituta dagoen eta telebista-zirkuitu itxia duen partzelan. Salgai edo alokagai daude guztiak.
Jabe guztiak elkartzen dituen Hirigintza Kontserbazioko Entitateak kudeatzen ditu parkearen mantentze lanak, Iruña Okako Udalarekin eta AGA-rekin elkarlanean.