Kontserbaziorako hirigintza entitatea industrialdeko hornidura-sare osoaren urrutiko kudeaketa eta teleirakurketa egiten ari da, eta horrek sare orokorrean zein enpresetan ihesak detektatzen laguntzen du, baita hornitutako uraren erabateko kontrola edukitzen ere Horretarako, LoRA teknologia duten ultrasoinuen kontagailuak instalatu dira enpresa guztietan, Gateway LoRA ipini da, eta web bidezko plataforma baten bitartez balantze hidrikoak egin daitezke eta uraren benetako kontsumoa kontrolatu daiteke orduka.