CASABLANCA ENPRESA-PARKEA
Arabako Errioxan kokatuta, enpresa-parke hau Biasteriko eta Lantziegoko udalerrietan dago, Errioxako eta Nafarroako mugatik gertu. Abian dagoen promozioa (Casablanca 2) bi fasetan banatu zen; horietako lehena amaituta dago 2012tik. Zerbitzu- eta azpiegitura-hornidura guztiak ditu, eta partzela batzuetan goi-tentsioko hornidura elektrikoa izateko aukera dago. Promozio honek ez dauka kanalizatutako gasik.