Eusko Jaurlaritzako lurzoru industriala kudeatzeko sozietateek (SPRILUR), Vitoria-Gasteizko Udalak (GASTEIZKO INDUSTRIA LURRA – GILSA), Arabako Foru Aldundiak (ARABA GARAPEN AGENTZIA – AGA) eta Arabako Parke Teknologikoak (ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOA – PTA) webgune bidezko zerbitzu berria garatu dute Araban dauden higiezin industrialen bilaketa errazteko, enpresa-jarduera ezartzeko eskuragai dauden partzela zein nabe industrialak eta bulegoak ere bai.
Informazio geografikoko eta geolokalizazioko (GIS) plataforma honek aipatutako erakunde publikoek eta Garraio eta Logistikako Zentro Intermodalak (CTVi) eskaintzen dituzten higiezinak hartzen ditu. Halaber, zenbait hitzarmen garatzen ari dira Araban industria-jarduera berriak burutzera zuzenduta dauden higiezinak eskaintzeko asmoa duten higiezin-
eta finantza-erakundeek eta partikularrek emandako aktiboak hartzeko Horrez gain, online tresna honek erabiltzen ez diren aktibo industrialen berreskurapena errazten du, batez ere enpresaburuek egoera onean daudela uste badute, jarduera baldintza ekonomiko onuragarriekin hasteko aukera izan daitekeelako.
Informazio gehiago eta higiezinen bilatzailerako sarbidea